-
Iaz hasitako bideari jarraituz, Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal tasak eta zergak beren horretan uztea, herritarrei eta enpresa sareari pandemiaren eraginetatik indarberritzen laguntzeko.
-
eurri horrek esan nahi du 2 milioi euro gutxiago bilduko direla, eta Udalak abian jarritako gainerako ekintzei gehituko zaie osasun-krisialditik lehenbailehen irteteko eta suspertzeko.
Bilboko Udaleko Gobernu Taldeak gaur onartu du 2022ko udal zergak eta tasak beren horretan uztea. Beraz, indarrean jarraituko dute gaur egungo ordenantza fiskalek.
Asko aztertutako neurria da, hausnarketa sakon baten emaitza, eta pandemiaren ondorioei aurre egin nahi zaie. Hain zuzen ere, jarduketa multzo batekin kaltetuenak izan diren sektoreei eta enpresei lagunduko zaie eta Bilboko herritarrei ez zaie karga gehiago erantsiko.
Horrekin batera, zergadunentzat dauden onura fiskalak eta ordaintzeko erraztasunak mantenduko dira.
Neurri horiek Bilboko Udalak Bilbao Aurrera Planaren barruan abian jarritako tresna guztiei gehitzen zaizkie: gizarte-kohesioko ekintzak, zuzeneko laguntzak, ostalaritza, merkataritza, kultura eta turismo sektoreentzako bonuak, kulturaren alorrerako laguntzak…