-
Kanpaina abuztuaren 23an hasi zen enpresen atxikimenduarekin, abenduaren 31ra arte (edo agortu arte), www.bonoturismobilbaobizkaia.eus web plataforman.
-
Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, bi erakundeek batera abian jarri duten lehen kanpaina da, eta 2 milioi euroko inbertsioa egin dute pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntze aldera.
-
Guztira 48.000 bonu izango dira, eta irailetik aurrera jarriko dituzte salgai. Kanpaina honek udazken/negu aldera bideratu nahi du bere jarduera guztia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere indarrak batu dituzte turismoaren alorrean, beren Bonuen baterako lehen kanpaina abian jartze aldera, 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Diru hori bi erakundeek erdibana ematen dute.
Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak izen generikoarekin, pandemiak gogor erasan duen sektore horri laguntzea da helburu nagusia, hirian eta lurraldean zuzeneko kontsumoa sustatuz.
Kanpaina abuztuaren 23an hasi zen eta lehen etapa honetan kanpainari enpresa turistikoak atxikiko zaizkio, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez.
Helburua da dena prest izatea bertako eta estatu mailako herritarrei bonuak saltzen hasteko, irailaren erdialdetik aurrera webgune berean, udazken/neguko denboraldian hedatu eta epealdi horri arreta jarri nahi dion kanpaina batean. Kanpaina abenduaren 31n amaituko da (edo bonuak agortu arte), baina bonuak datorren 2022ko martxoaren 31ra arte trukatu/erabili ahal izango dira.
BONU KOPURUA, PREZIOAK ETA MUGAK
Guztira, 48.000 bonu inguru aurreikusi dira, lehen esan bezala, 2 milioi euroko inbertsio instituzionalarekin, eta ia 4 milioi euroko kapital mobilizatua sortuko du.
Bonuen prezioak honako hauek izango dira:
-
80€ ostatuetan.
-
50€ turismo-jardueretarako.
-
Eta 200€ kontsumorako turismo-produktuen agentzietan, Bilbon eta Bizkaian.
Kasu guztietan, aurreko ekimenetan egin den bezala, zenbatekoaren erdia bi administrazio publikoek –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak– jartzen dute, eta beste erdia erosleak.
NAN/AIZ bidez (pertsonako) eros daitekeen bonuen gehieneko zenbatekoa 800 eurokoa da, eta gehienez tiket bakoitzeko 3 bonu eskuratu ahal izango dira. Gainera, Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira administrazioek abian jarritako beste edozein bonurekin.
Establezimenduka ere mugak daude: ostatuen kasuan, 4.000€-tik 60.000€-ra bitartekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera, eta turismo-jarduerak egiten dituzten enpresen eta agentzien kasuan, 10.000€-koa izango da muga.
Informazio gehiago www.bonoturismobilbaobizkaia.eus