Bizkaiko enpresei pertsonengan eta etorkizunean oinarritutako barne-eraldaketako prozesu bat garatzen laguntzeko asmoz, 2018an sortu zen Ekinbarri, Bizkaiko enpresa-elkarteen arteko lehen lankidetza-proiektu handia, hausnarketa partekatutik abiatuta eta enpresaren aldaketaren konplexutasuna gidatzeko erreferentziazko eredu propio batean islatuta.
Enpresa talde txiki batekin lehen esperientzia pilotua izan ondoren, Bizkaiko hogei bat erakunde programa horretan murgilduta daude gaur egun, Cebek, FVEM, Cecobi, Kimika eta Ascobi-Bieba enpresa-elkarteek bultzatuta, eta, Foru Aldundiaren babesarekin, Bizkaiko enpresa-sare osoan inplementatzea du helburu.
Marta Martínez eta Jorge Petralanda Cebek eta FVEM programako koordinatzaileek, hurrenez hurren, azaltzen dutenez, erakundearen alderik gizatiarrenean oinarritutako eredu berri bat da, errealitate askotara iristeko zeharkakoa, enpresa bakoitzaren idiosinkrasiara egokitua, abiapuntuko egoerari erreparatuta, eta konfiantza, berrikuntza, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasuna, konpromisoa eta pertsonak oinarri hartuta. Barne-harremanen eredu berri bat, enpresei gero eta azkarrago egiten ari diren aldaketei aurre egiten lagunduko diena, haien iraunkortasuna eta lehiakortasuna bermatuz.