• Marketin digitala buruan, ikastaroen eskariari dagokionez.
• Bizkaiko Merkataritza Fundazioak guztira 157 prestakuntza-ekintza eman ditu, eta horietan 1.660 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.
Joan den martxoan alarma-egoerari buruzko dekretutik LTE baten eraginpean egon ziren pertsonek beren egoera aprobetxatu zuten prestakuntza jasotzeko eta, horrela, beren enplegagarritasuna hobetzeko.
Bizkaiko Merkataritza Fundazioa CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioari lotuta dago, eta pandemiak 2018-2020 aldirako Prestakuntza Planaren erdian harrapatu zuen. Fundazio horrek egiaztatu duenez, ordutik hona aldatu egin da ikastaroren bat egiteko interesa agertu duten pertsonen profila, eta nabarmen handitu da pertsona landunen artean.
"Martxoa baino lehen, lan handia egiten genuen lanean ari ziren ikasleak erakartzeko. ERTEen etorrerak prestakuntza bilatzera eraman du, eta gure ikastaroren batean parte hartu duten pertsonen ia laurdena ERTEn zegoen ", adierazi du Pedro Campo CECOBIko presidenteak.
Online marketina, gehien eskatzen dena
Erakundeak dagoeneko martxan du 2020-2022 Plana, eta paketeei, erakusleihoei eta biltegiaren kudeaketari buruzko ikastaroak eskaini ditu. Hala ere, ikasle potentzialen aldetik eskaera handiena izan dutenak marketin digitala izan dira. "Enpresen eta saltokien itxieraren ondorioz, pertsona askok aurrera egin behar izan dute teknologia berriak beren egunerokotasunean ezartzeko gaitasunean", azaldu du Campok, "Horregatik izan dira gehien eskatu diren ikastaroak, hala nola sare sozialetarako ikastaroak edo web-posizionamendua".
Amaitu berri den plan honetan, zeina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatu baitute, Bizkaiko Merkataritza Fundazioak guztira 157 prestakuntza-ekintza eman ditu (3.819 prestakuntza-ordu), eta 1.660 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Horietatik % 70 inguru merkataritza-sektoreko langile landunak izan dira. Gainera, sektore feminizatua izatea nabarmendu egin da prestakuntzan parte hartzean, parte-hartzailearen profila 45 urtetik beherako emakumea baita.
Bizkaiko Merkataritza Fundazioko ikastaroetan parte hartzeko, beharrezkoa da lurraldean bizitzea. Hala, langabeziak gehien eragin dien eskualdeak Ezkerraldea eta Bilbo izan dira.