Euskadi Bono Denda ahalik eta gehien agortzeko asmoz, atzo kanpaina hasi zenetik esleitutako bonu guztiak trukatzera iritsi ez diren establezimenduetako bonuak birbanatu ziren.
Horrela, orain arte bonuak agortu ez dituzten establezimenduek 20 bonu inguru izango dituzte bonuak balidatzeko online plataforman; eta bonu guztiak agortu dituztenek 30 bonu gehiago jasoko dituzte Bizkaian. Nolanahi ere, Bilboko Merkataritza Ganberak jakinarazi duenez kasu bakoitza berezia da, beraz negozioa bakopitzari esleitutako behin betiko bonuen kopurua egiaztatu ahal izango dute beren eremu pertsonalean.
Gogorarazten dizuegu "Euskadi Bono Denda" 10 euroko deskontu-txartelak direla, 30 euroko gutxieneko erosketetarako, eta Euskadin bizi diren 18 urtetik gorakoentzat, pertsonako 4 bonu gehienez, dagoeneko kontsumitu ez badituzte. Bonuak otsailaren 28ra arte trukatu ahal izango dira, kanpaina bukatze data baita.