Gaur Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko Agindua onartu du, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa.
Laguntzei buruzko aginduaren xedea da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, beren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta horiei laguntza ekonomikoa zuzenean emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.
Agindu hori martxoaren 8ko EHAAn argitaratzea aurreikusi da. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9an hasiko da, goizeko 9etan, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da, martxoaren 30ean.
Izapideak telematikoak izango dira soilik erakunde eskatzaile guztientzat, eta eskabide bakarra aurkeztuko da merkataritza-establezimendu bakoitzeko, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/servicios/1112901/ (esteka aktibo egongo da behin eskabideak aurkezteko epea irekita egon ondoren)
Aginduan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa merkataritza-establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako honen arabera:
-
1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 4.000 euro
-
10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro
Bertan sartuta daude bai langile autonomoak bai soldatapekoak, lanaldi osoa edo partziala duten, aktiboan dauden, ABEEE egoeran dauden, lan-harremana etena duten edo jarduera utzi duten kontuan hartu gabe. Aurreko laguntzetan bezala, baldintza hau betetzea eskatzen da: laguntza eskatzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik hasi eta hurrengo lau hilabeteetan gutxienez jarraian jardueran alta emana egotea.
Programaren zenbateko osoa 15.800.000 eurokoa da, une zail hauetan ekipamendu pertsonalaren merkataritza-azpisektore osoari erantzuteko, bizi dugun pandemia-egoerak bereziki eragindako azpisektore gisa.
Hartzaileak:
-
Norberaren konturako langileak edo autonomoak,
-
ondasun-erkidegoak,
-
Sozietate zibilak,
-
Mikroak eta,
-
Euskal txikizkako merkataritzako enpresa txikiak
Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko taldeen barruan sartzen direnak:
-
EJSN 47.71: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
-
EJSN 47.72: oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan
Baldintzak:
Pertsona eta erakunde eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte 2021eko otsailaren 15ean:
-
A. EAEn enpresa-jardueraren helbide soziala eta fiskala izatea, eta bertan egotea laguntzaren xede den merkataritza-establezimendua.
-
B. Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko taldeen barruko jardueretako batean aritzea: jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (EJSN 47.71) eta oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (EJSN 47.72).
-
C. Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.
-
D. Erakunde eskatzaileak ekonomia-jardueren gaineko zergan benetan alta emanda egon beharko du
-
E. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
"Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena" eta, langile autonomoaren kasuan, "Lan-bizitzaren txostena".
-
Hirugarrenaren alta edo datu-aldaketa, beharrezkoa izanez gero.
-
Banku-titulartasunaren ziurtagiria, hirugarrenaren alta edo alta-datuak aldatuz gero eta ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila bada.