- Bihar asteazkena, maiatzak 4, 16:00etatik eta ekainaren 30era arte, herritarrek MERKATARITZAKO 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte www.bonobilbao.eus web-plataformaren bidez.
- Bilboko Udalak ekimen hau jarri du martxan milioi bat euroko aurrekontuarekin, eta bonu bakoitzaren balioa 30 eurokoa izango da; zenbateko horren erdia udalak ordainduko du eta beste erdia herritarrek.
- Bilboko Bonuen programa Covid-19aren kalteen aurkako Bilbao 2022 Planaren barruan dago, zeina udal-ordezkaritza duten talde guztiek adostu zuten.
Bihar, asteazkena eta maiatzak 4, Bilboko Udalak www.bonobilbao.eus webgunea aktibatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera, herritarrek merkataritzako bonuak eskuratu ditzaten. Milioi bat euroko aurrekontuarekin, oraingo honetan, guztira, 63.603 bonu merkaturatuko dira, iazko antzeko kopurua, eta, horrela, 4,4 milioi euro inguruko negozio-bolumena mugiaraziko da hirian.
Bonuen prezioa, berriz ere, 30 euro izango da, eta udalak diruz lagunduko du erdia (15 euro udalaren kontu eta 15 euro herritarren kontu). Aurretik egin den bezala, web-plataforma berean eskuratuko dira (www.bonobilbao.eus), bai eta sarrerak saltzeko Kutxabanken kutxazainetan ere. Bonu batzuk, bestalde, establezimenduetan bertan eskuratu ahal izango dituzte 65 urtetik gorako pertsonek, arrakala digitalari aurre egin ahal izateko.
Eskuratzeko aldia zein trukatzeko aldia bihar hasi, maiatzaren 4a, eta ekainaren 30ean amaituko da (edo agortzen direnean). Guztira, 5 bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzeko. Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, zenbateko bereko edo gehiagoko 4 bonu trukatu ahal izango dira. Gogoan izango duzuenez, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu.
Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin. Beste alde batetik, hauxe da establezimenduei ezarriko zaien muga: plataformaren edo kutxazainen bitartez eskuratutako150 bonu eta saltokian bertan eskuratuko dituzten 65 urtetik gorako pertsonen 50 euro. Establezimenduak atxikitzeko epea irekita egongo da kanpaina www.bonobilbao.eus plataforman amaitu arte.
Iturria: Bilboko Udalaren albiste ataria