Alarma-egoeraren lehen deklarazioan etenda geratu ziren eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute, edota, kasuaren arabera, berrabiarazi egingo dira. Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua.
Bestalde, joan den ekainaren 1etik aurrera, berriz ekin zaio administrazio-epeak zenbatzeari, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan islatutakoari jarraikiz. Nolanahi ere, epeek jarraitzeko edo epeak berrabiarazteko, aukera horrek aurreikusita egon beharko du alarma-egoeraren indarraldian onartutako lege-mailako arau batean.
Azkenik, alarma-egoeraren deklarazioarekin etenda geratu ziren epe prozesalek ere ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute.
Iturria: Irekia Eusko Jaurlaritza