Kontsumoko Arbitraje Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak herritarren esku jartzen zerbitzu publiko bat da, kontsumoaren arloan sortzen diren eztabaidak konpontzeko. Kontsumitzaileen eta enpresa, saltoki edo profesionalen arteko gatazkak konpontzeko sistema bat da.
Sistema honek bere arrakastaren giltzarri diren ezaugarri batzuk jarraitzen ditu: sistema azkarra da, formalitate konplikaturik gabea, borondatezkoa, doakoa eta loteslea, bi aldeak arbitraje-laudoa betetzera behartuta baitaude.
1994tik, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea abian jarri zenetik, gaur egun arte, gure Autonomia Erkidegoko 15.000 enrpesa baino gehiago ditugu Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita.
Enpresa, saltoki eta profesionalentzat, Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitzea balio erantsia eta bezeroei eskaintzen dieten kalitate-bermea da.
Sistemari zabalkundea emateko eta gure erkidegoan atxikitako enpresen kopurua handitzeko, Konstumobidek atxikitze-kanpaina bat egiten ari du urriaren 26tik.
Ekimen hau zertan datzan jakiteko, honako dokumentu hauek dituzu: