-
Asteazkeneko, maiatzak 5, 10:00etatik aurrera sektore hauei pandemiari aurre egiten laguntzeko Bilboko Udalaren laguntza zuzenak eskatu ahal izango dira: turismoaren sektorea, eta arropa, zapata eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza telematikoki eskuratu ahal izango dira, esteka honen bidez: https://www.bilbaoaurrera.eus.
-
Guztira, 1,1 milioi euro baino gehiago emango dira, eta horietatik 877.000 euro merkataritzarako dira eta 268.000 euro turismorako.
Asteazkeneko, maiatzak 5, 10:00etatik aurrera, aktibatuta egongo da Bilboko Udalaren www.bilbaoaurrera.eus webgunean, eta TURISMOAREN sektoreari zuzendutako laguntza zuzenak eskatu ahal izango dira bertan, bai eta ehungintzako eta zapatagintzako MERKATARITZARI dagozkionak ere. Aparteko neurriak dira biak, eta pandemiari aurre egiteko Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako ekintza eta aurrekontura gehituko dira. Plana udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostu da, eta, guztira, 15 milioi euro baino zertxobait gehiagoko inbertsioa egingo da. Era berean, Bilbao Ekintza udal-sozietatea arduratuko da izapide guztiak egiteaz, aipatutako webgunearen bidez. Eskabideak aurkezteko epea datozen 15 egun baliodunetan egongo da irekita, hau da, maiatzaren 25era arte.
Hiriko txikizkako MERKATARITZARI eta, zehazki, arropa, zapata eta larruzko artikuluen sektoreei zuzendutako laguntza zuzenen poltsaren kasuan, udalak 877.000 euro bideratuko ditu, eta, horrela, Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak osatuko dira. Udalak bideratuko dituen laguntzen kopurua 1.000 eurokoa izango da 1 eta 9 enplegu arteko plantilla duten saltokientzat eta 1.500 eurokoa 10 langile baino gehiago dituztenentzat.
Era berean, eskabide bat aurkeztu ahal izango da lantoki edo establezimendu bakoitzeko, enpresa bakarrak bat baino gehiago izan arren. Enpresek establezimendu edo lantoki bakoitzerako eskatu ahal izango dituzte laguntzak, bakoitzari dagokion eskabidea aurkeztuta. Bitartekaritzako turismo-enpresak (bidaia-agentziak) salbuespena izango dira; izan ere, eskaera bakarra egin beharko dute enpresa osatzen duten lantoki, sukurtsal eta salmenta-toki guztietarako.
Laguntzen bi lerroak telematikoki eskatu ahal izango dira, esteka honen bidez: https://www.bilbaoaurrera.eus. Horrez gain, kontsultak egiteko eta informazioa eskatzeko telefono-zenbaki hau erabili daiteke: 94.420.53.57. Edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzi: bilbaoaurrera@bilbaoekintza.bilbao.eus.