CECOBIk, Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Elkarteak, bere 15.000 kide baino gehiagoren kezka nagusien berri emateko Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari bilera eskaerari erantzunik gabe jarraitzen dugun arren, ondoren, premiaz planteatzen ditugu gure ustez merkataritza-establezimendu asko itxi ez daitezen ezinbestekoak diren neurrietako batzuk:
1. Segurtasun-protokoloei buruzko mezu argienak behar dira, Administrazioek eta merkataritza-konfederazioek partekatuak.
Sektoreko enpresentzat ezinbesteko premia bihurtu da ezagutzea, batez ere osasun-alarmaren adierazpenaren ondorioz jarduera bertan behera utzi zutenentzat. Premia larritzat hartu behar ditugu, ziurrenik saltokiek aurre egin beharko dieten prebentzio-protokolo eta eskakizun berriek, haientzat izango duten eragin ekonomikoaz gain, plangintza egoki bat behar dutelako, langile eta kontsumitzaileei lehen egunetik bermeak emango dizkien irekiera bat ahalbidetzeko.
Ziurrenik, saltokiek aurre egin beharko dieten prebentziozko protokolo eta eskakizun berriek haientzat izango duten eragin ekonomikoaz gain, plangintza egoki bat behar dute, lehen egunetik langileei zein kontsumitzaileei bermeekin irekitzeko.
Horrekin batera, irizpide argi eta zehatzik ez dagoenez, saltokiek jasotzen ari diren eskaintzen "bonbardaketaren" ondorioz, norbera babesteko ekipamendu (NBE) eta bestelako segurtasun-elementuak kontrastatu gabe erostea saihestuko litzateke.
2. Sektorearen benetako ordezkariek, konfederazioen bidez, saltokiak ireki aurretik eman behar diren laguntzen eta segurtasun-protokoloen definizioaren parte hartzea guztiz garrantzitsua da, lehentasunez ireki aurreko testetarako sarbidea bermatuz, kutsatzea saihesteko neurri gisa.
3. Guztiz beharrezkoa da jarduera berrabiaraztearekin batera talka-plan ekonomiko bat egitea, saltokiei zuzeneko diru-laguntzak ematera zuzenduta, berehalako premia ekonomikoei aurre egiteko. Halaber, kontsumitzaileei zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio-kanpainak egitea eta kontsumoa dinamizatzeko kanpainak egitea garrantzitsua da.
Sailaren partiden egokitzea lehentasunezkoa da, merkatari elkarte eta federazioei eta saltokiei eurei zuzenezko laguntza programetara bideratu ahal izateko, jasangarritasun ekonomikoa izan dezaten eta sektorerako zehaztu beharreko segurtasun-neurriak ezar ditzaten.
Ildo horretan, saltokiekin eta merkataritza-elkarteekin zuzeneko loturarik gabeko edozein baliabide-inbertsio guztiak eta epe ertain eta luzeko planteamenduak (adibidez, prestakuntza-programak edo e-commerce) birplanteatu egin beharko lirateke; izan ere, premiazkotzat jotzen da partida horiek sektorearentzako zuzeneko laguntzetara osorik bideratzea, lehentasunezko neurri gisa.
4. Beharrezkoa da kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egitea, txikizkako sektorearen garrantzi soziala eta ekonomikoa azpimarratuz, pandemia honetako osasunaren eta segurtasunaren ikuspegitik abiatuta.
Esparru horretan, "merkataritza-bonu" bat derrigorrez antolatu behar dela, saltokiek berirekitzen duten unean hasi behar dena, kontsumoa suspertzeko. Neurria sektorea ordezkatzen duten erakundeen bidez bideratu beharko litzakete, bai diseinuan, baita betearazpenean ere.
5. Udako merkealdi-kanpaina guztien edo prezioen murrizketa konparatiboetan oinarritzen den publizitate kanpaina oldarkor guztien berehalako etetea edo atzeratzea eskatzen dugu, eta, beste behin ere, merkealdiko formula eta aldi originalak berreskuratzea eskatzen dugu.
6. Exijitzen dugu, Frantzian gertatu den bezala, on-line banaketarako plataforma handien lehia desleiala galaraztea eta haien salmentetan mugak ezartzea, horiek lehen beharrizaneko artikuluetara mugatuz konfinamenduak irauten duen bitartean.
7. Horretarako, garrantzitsua iruditzen zaigu, neurriaren euskarri gisa, partida ekonomiko bat gaitzea, COVID-19ak eragingo duen krisi ekonomikoaren ondorioz, merkataritza-sektoreak izango duen premia larriko egoerarekin bat etorriko dena.