Albiste interesgarriak
- Udalak 8.635 bonu abiaraziko ditu (lehenengo edizioan baino 1.889 baino gehiago) udalerriko jarduera ekonomikoaren eragile izan diren eta izango diren sektoreak biziberritzeko xedez. Gutxienez 20 eta 40 euroko erosketa eginez gero, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuaz baliatu ahal izango da, hurrenez hurren.
Atxikitako entitatetzat hartu ahal ahalko dira merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa establezimenduak, baldin eta, gehienez 10 langile izan eta Sopelan baldin badaude, eta bertan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren erroldan alta emanda badaude, edota Udalak emandako jarduera-lizentzia badute.
Entitateek atxikitzeko eskaerak azaroaren 12 eta 25 artean aurkeztu beharko dituzte eta Udalak modu telematikoan emango duen eredu edo inprimakia betez egin beharko dira. Eskaera horiek Sopelako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, baita telematikoki ere, egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus).