Albiste interesgarriak
- Zamalanetarako eremuak handitu ditu, oinarrizko zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta hornikuntza errazteko.
- TAOko zaintza-langileak arduratuko dira gune horien erabilera egokia kontrolatzeaz, eta ezarritako arauak betetzen ez dituzten ibilgailuak salatzeaz.
Bilboko Udalak jakinarazi nahi du, joan-etorrietan eta aparkalekuetan izandako % 85 inguruko jaitsieraren eraginez, hiri barruko mugikortasun eraginkorra bermatuta dagoela, eta ondorioz, bihar martxoaren 27an (barikua) hasi eta besterik jakinarazi arte, bertan behera utziko duela Bilboko TAO zerbitzua.
Zamalanetarako eremuak handitu dira, funtsezko zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta hornidura-zerbitzuak errazago aparkatzeko.
TAOko zaintzaileak arduratuko dira gune horien erabilera egokia kontrolatzeaz eta ezarritako arauak betetzen ez dituzten ibilgailuak salatzeaz.
Egoera horrek dirauen bitartean, TAOren erabiltzaileentzako arreta-zerbitzua telefonoz eta modu telematikoan emango da (94.470.10.47/App).