Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza eta Ekintzaileen Sailak Baturik, Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartea eta eta Meatzaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoarekin batera argazki zahar eta berriekin jantziko ditu udalerriko saltokiak, non emakumeak eta ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduak protagonista izango diren.
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan antolatutako ekimena da, eta «Trapagarango Indarra» du goiburu. Hogei bat kartel banatuko dira Haraneko saltoki guztietan, eta, horri esker, omenaldia egingo zaie ostalaritza eta merkataritza sektorea tokiko ekonomian traktore bihurtu duten emakume guztiei.
Martxoaren 7tik aurrera saltokietako erakusleihoetan ikusgai egongo diren argazkiak proposamen honetan murgildu diren herritar trapagarandar guztiek eman dituzte. Argazkiak tamaina handikoak dira, eta Bizkaibuseko markesinetan ere ikusi ahal izango dira kanpainan zehar.
Proposamen horri esker, alde batetik, emakumeek udalerrian merkataritza-arloan izan duten papera hobeto ikusiko da, eta, bestetik, tokiko eta kalitatezko merkataritza sustatuko da.