Albiste interesgarriak Bonuak
- Bonuak urriaren 17tik aurrera trukatu ahal izango dira kanpainari atxikitako euskal saltokietan
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak beharrezkotzat jo du programaren zuzkiduraren aurrekontua handitzea, hasieran aurreikusitako 5.000.000 eurotik 9.000.000 eurora, sustapenaren lehen aldiko emaitza onak eta euskal txikizkako merkataritzaren salmenten suspertzean lortutako bultzada kontuan hartuta.
Bestalde, eta euskal merkataritza-sektoreak berak eskatuta, bigarren aldiaren hasiera datorren urriaren 17ra atzeratuko da eta 2022ko abenduaren 4an amaituko da.
Euskadin atxikitako establezimenduei buruzko informazioa www.euskadibonodenda.eus webgunean kontsulta daiteke.
Iturria: Irekia Euska Jaurlaritza