Bezeroen portaeraren eta merkataritza-fluxuen azterketa
Seeketing teknologiari esker, bezeroek espazio fisikoetan duten portaera ezagut daiteke, turistak eta herritarrak (biak tokiko merkataritzaren bezeroak) bisitatzen dituzten kokalekuak, noiz egiten duten eta horietan zenbat denbora ematen duten aztertuz. Bisitari bakoitzak zein gunetan denbora gehiago egoten den, zein ibilaldi egin ohi dituen edo zein maiztasunekin bisitatzen gaituen ere azter daiteke, besteak beste, hori guztia modu anonimoan.
Seeketing teknologiak kanpaina digital pertsonalizatuak egiten laguntzen digu, eta proiektuan parte hartzen duten udalek eta merkatarien elkarteek egiten dituzten kanpainek eta ekitaldiek zer eragin duten aztertzen ere.
Enkarterri eta Meatzaldean lan egitea erabaki da, merkataritza suspertzeko hainbat ekintzak egiten ari baitira eremu horretan. Zehazki, Balmaseda, Zalla eta Abanto-Zierbenako udalerritan kokatu dituzte gailuak.
2022 urte honetan, saltokiek berek parte hartuko dute proiektuan, beren produktuak, zerbitzuak, eskaintzak eta promozioak udalerrietako Wifi sareetan erregistratuta dauden pertsonei jakinarazten, eta, horrela, bezero potentzialen datu-base garrantzitsu bat eskuratu ahal izango dute, digitalizazioaren abantailak aprobetxatuz.
Gainera, hainbat ekintza egingo dira sustapenei, eskaintzei eta ekitaldiei buruzko jakinarazpenak jaso nahi dituzten pertsonen datu-base hori handitzeko.