Hazinnova, ETEentzako berrikuntzarako laguntzen programa
Berrikuntzarako laguntzen programa bat da Hazinnova, enpresa txiki eta ertainek horrelako proiektuei aurre egiteko orduan finantzaketaren oztopoa ezabatzeko helburuarekin sortua.
Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak bultzatuta, eta CECOBI eragile duen Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatuta, Hazinnovak doako aholkularitzako 50 ordu eskaintzen ditu negozioaren hainbat arlo hobetzeko proiektu txikiak gauzatzeko. Hori guztia, 3 hilabete eskasean eta gutxieneko karga administratiboarekin. Enpresei prozesuan laguntzeko eta aholkuak emateko, Hazinnova eragile bat izendatzen da, dagokien sektorearen arabera.
Nori zuzenduta dago?
Programa handizka saltzen duten saltokientzat da.
Zein arlotan lagun diezadake programa honek?
Programak aukera ematen du proiektuak hainbat arlotan zentratzeko:
1. arloa. Ekonomia- eta finantza-arloa
3. arloa. Ekoizpena
4. arloa. Logistika
5. arloa. Pertsonak
6. arloa. Bezeroak
7. arloa. Merkatu berriak
2. arloa. Barne-administrazioa
8. arloa. Produktua
Noiz hasten da programa?
Hazinnovaren hurrengo edizioak apirilaren 17an irekiko du deialdia 2023ko urriaren 26ra arte.