Laneratze Integralerako Laguntza Programa – ANEZKA EMALAN +45 PROGRAMA
ANEZKA EMALAN +45 programa 45 urtetik gorako emakume langabeei zuzendutako Laneratze Integralerako Laguntza Programa da, esperientzia duten emakumeentzat, kualifikatutako eta zuzendaritza-postuetan aritutakoentzat.
Helburua da parte-hartzaileei lan bilaketarako tresna eta gaitasunak eskaintzea, ibilbide pertsonalizatuak diseinatu eta ezartzeko, eta laguntza integrala eta pertsonalizatua eskaintzea beren etorkizun profesionala planifikatzeko, balio-proposamena sortzeko eta lan bilaketarako ekintza-plana martxan jartzeko.
👉 Informazio gehiago: www.dema.eus
Hartzaileak
Gehienez 20 emakume hautatuko dira, langabezian edo lan-hobekuntzan daudenak, 45 urtetik gorakoak eta Bizkaian erroldatuta daudenak.
Hautatutako 20 emakumeek kualifikazio handiko eta erantzukizuneko lanpostuetan esperientzia frogagarria izan beharko dute; hau da, zuzendaritza, burutza, tarteko aginte-postuak edo edozein espezialitatetako postu teknikoetan, ordena horretan.
Proaktiboak diren emakumeak bilatzen ditugu, proiektuarekiko motibazioa dutenak eta lan bilaketarako bide bizia egiteko erabateko inplikazioa erakutsiko dutenak.
Zer eskaintzen du programak?
Emalan programa laneratzerako laguntza integral eta bizia jasotzeko aukera da, laneratze-prozesuetan adituak diren hainbat aholkularitza-enpresaren lankidetzarekin.
Programak lanerako aktibazioa eta gaitasun pertsonalen garapena, lan bilaketan laguntza pertsonalizatua eta hautagaitzen sustapena Bizkaiko enpresetan biltzen ditu.
EKINTZA 1: Lanerako aktibazioa, gaitasun pertsonalen garapena eta lan-orientazioa
EKINTZA 2: Lan bilaketako ibilbideetan eta hautaketa-prozesuetan jarraipena eta laguntza pertsonalizatua, kontratua itxi arte
EKINTZA 3: Enpresen prospekzioa eta hautagaitzen sustapena Bizkaiko enpresetan
Nola parte hartu?
📅 Izen-emate epea: 2025eko martxoaren 16ra arte zabalik.
✍ Izena ematea HEMEN
Erakunde laguntzaileak
Emalan Plus-ek lankidetza publiko-pribatuaren alde egiten du, eta horretarako Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin (CEBEK) jarri da martxan, Bizkaiko enpresa-ehunaren ordezkari nagusia baita.
Programa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatu eta finantzatzen du, DEMA Foru Agentziak gidatuta, eta CEBEK eta sektore-erakundeen (ASCOBI, CECOBI, FVEM eta KIMIKA) lankidetzarekin garatzen da.
Halaber, laneratzeko prozesuetan adituak diren aholkularitzek parte hartuko dute, eta parte-hartzaileei laguntza integrala eskainiko diete.