MYSTERY SHOPPER 2021
CECOBItik, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, Mystery Shopper baten esku uztera gonbidatzen zaitugu, zure saltokia kanpotik nola ikusten den jakiteko.
Gainera, 2021 honetan beste urrats bat egingo dugu, eta produktua itzultzeko prozesua ere ebaluatuko dugu, eta antzemandako hobekuntzak ezartzeko prozesuaren ondorengo ebaluazioa egingo dugu, prozesu osoan egindako lanaren ikuspegi orokorragoa izateko.
Zer onurak ekarriko dizkit Mystery Shopper proiektu honetan parte hartzeak?
- Nire negozioak bezeroengan duen irudia ezagutzea.
- Nire negozioak salmenta, atentzio eta produktuak itzultzeko prozesuak modu egokian jarraitzen ditu?
- Zure negozioan ezarri beharreko hobekuntza-arloen diagnostiko pertsonalizatua lortzea lehiakortasuna hobetzeko.
- Aditu baten aholkularitza, hobetzeko erronka berriak lortzen laguntzeko.
Nork parte har dezake?
Merkataritzako azpisektore hauetako Bizkaiko enpresak:
– Elikadura
– Etxeko ekipamendua
– Pertsonaren ekipamendua
– Ile-apaindegiak eta estetika
Parte hartzen duen saltokiarentzako kostua
Proiektua %100 diruz-lagunduta dago
Nola gauzatzen dugu proiektua?
1. Aurreinskripzioa egitea proiektuan interesa duten saltokiak honako aukera hauetako baten
bidez:
o Webgunearen formularioa
o Emaila bidaliz info@cecobi.es
o 94 400 28 00 telefono zenbakian
2. Inskripzioa balioztatu ondoren, une horretatik aurrera mystery shopper-ak bisita misteriotsua egin ahal izango du honako item hauek aztertu ahal izateko:
– Bezeroentzako arreta
– Produktuen banaketa dendan
– Garbitasuna eta ordena
– Kexak eta erreklamazioak kudeatzea
– Salmenta-prozesua
– Bezeroen esperientzia
– …
3. Aurten, berritasun gisa, eta txostena entregatu aurretik, mystery shopper-ak produktua itzultzeko prozesua ere ebaluatuko du, eta, ondoren, txosten bat emango dio saltokiari, hautemandako hobekuntza-arloak adierazteko.
4. Aholkularitza saioa aditu baten eskutik aurrez aurrekoa edo online formatuan, hobekuntza-ekintzak behar bezala inplementatzeko.
5. Inplementazio ondorengo diagnostikoa. Mystery shopper bat establezimendura itzuliko da,
landutako ekintza guztiak ebaluatu eta egindako inplementazio guztiak aztertu ahal izateko.
Bisitaren ondoren, amaierako txosten bat emango da, prozesu osoaren balorazio
orokorrarekin.