MYSTERY SHOPPER 2022
CECOBIk, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, Mystery Shopper* baten esku uztera gonbidatzen zaitu, zure bezeroei eskaintzen diezun erosketa-esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko puntuak detektatzeko.
Proiektu honetan lehen aldiz parte hartzen duten saltokiei erosketa-esperientzia berrikusiko zaie, bai establezimendu fisikoan, bai online salmenta-kanaletan, Mystery Shopper metodoaren bidez.
* Mystery Shopper bat, bezero misteriotsua ere deitua, zure establezimendu fisikora edo zure kanal digitaletara joango da, bezeroei eskaintzen diezun erosketa-esperientzia berrikusteko. Bere funtzioa da produktu edo zerbitzu bat hautatzea, saltzaile bati laguntza eskatzea, beste edozein kontsumitzaile bezala ordaintzea eta joatea. Dendatik irtetean, ikertzaileak hainbat adierazle ebaluatzen dituen galdetegi bat betetzen du.
Zer onura ekarriko dizkit Mystery Shopper-en proiektuan parte hartzeak?
- Conocer la imagen que proyecta mi negocio en la clientela.
- ¿Sigue mi negocio los procesos de venta, atención y devolución de productos adecuada?
- Obtén un diagnostico personalizado de las áreas de mejora a implementar en tu negocio o canal digital para conseguir una mejora competitiva.
- Asesoramiento experto, en el que te ayudaremos a conseguir nuevos retos de mejora.
Nork har dezake parte?
Merkataritzako azpisektore hauetako Bizkaiko enpresak:
- Pertsonaren ekipamendua (ehungintza, oinetakoak, osagarriak, etab.)
- Etxeko ekipamendua
Parte hartzen duen merkataritzaren kostua
Proiektuak % 100eko diru-laguntza jaso du.
Nola egiten da proiektua?
- Proiektuan interesa duten saltokien aurreinskripzioa, honako aukera hauetako baten bidez:
Webgunearen formularioa
Emaila: info@cecobi.es
94 400 28 00 telefonoan
- Inskripzioa baliozkotu ondoren, une horretatik aurrera, mystery shopper-ak bisita misteriotsua egin ahal izango du, honako item hauek aztertu ahal izateko:
Establezimendu fisikoa
- Bezeroarentzako arreta
- Produktuen banaketa dendan
- Garbitasuna eta ordena
- Kexak eta erreklamazioak kudeatzea
- Salmenta-prozesua
- Bezeroen esperientzia
Kanal digitalak
- Webgunearen diseinua eta egitura
- Produktuak aurkitzeko erraztasuna
- Erabiltzaileentzako arreta
- Eskura dauden ordainbideak
- Entregatzeko epeak eta itzultzeko politikak
- Hainbat salmenta-bide
- Amaierako txostena ematea, prozesu osoaren balorazio globalarekin.
- Txostena entregatu ondoren, adituen aholkularitza, aurrez aurre edo online, hautemandako hobekuntza-puntuak lantzeko.