Saltokietan Pertsonal Aztertzeko Ahalmena
CECOBIk, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailarekin lankidetzan, Bizkaiko saltokien eskura jartzen dugu establezimenduan pertsonak zenbatzeko sistema bat ezartzean datzan proiektu berri bat. Tresna horri esker, merkataritza-establezimenduek jakin dezakete zenbat pertsona sartzen eta ateratzen diren negoziotik, bakarrik edo taldean doazen, zer ordutegitan…
Zer onura ekarriko dizkit proiektuan parte hartzeak?
Tresnak emandako datuak aztertu eta interpretatzean, zure bezeroen portaerari buruzko informazio baliotsua lortuko duzu, eta erosketa-esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko edo eraginkortasun operatiboa hobetzeko balioko dizuten patroiak eta joerak identifikatuko dituzu.
Nork har dezake parte?
Bizkaiko merkataritza-establezimenduak eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak.
Zer kostu du parte hartzeak?
Proiektua lehen 3 urteetan erabat subentzionatuta dago eta ez du ondorengo konpromisorako obligaziorik.
Nola gauzatuko da proiektua?
Detektagailu bat instalatuko dizugu, zure lokalera sartu eta bertatik irteten diren pertsonen fluxua kontatuko duena. Instalazioak ez du inolako baimenik behar, eta ez da intrusiboa. Instalatu ondoren, aplikazio batek unean bertan informazio eguneratua bidaliko dizu.