Saltokitik Enpresara: Euskal merkataritza-sektorearen kudeaketan aurrera egiteko programa
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuarekin lankidetzan, berriro ere Saltokitik Enpresara Programa jarri du abian 2022. urterako. Programa honen helburua saltoki txikiei negozioa planifikatzen eta doitzen laguntzea da, egungo egoerara egokituz, lehiakortasuna hobetuz eta bezeroari eta salmentei orientatuz.
ZER LORTZEN DA PROGRAMAREKIN?
• Saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea.
• Kudeaketa-tresnak ezartzea: egiteko moduak, tresnak, formatuak, jardunbide egokiak…
• Negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea.
EDUKIAK: Taldera egokitutako edukiak, besteak beste: planifikazioa, kudeaketa ekonomikoa, erosketak, bezeroak, salmentak, marketina…
NORENTZAT DA?
EAEko 250 langile arteko saltokientzat.
NOLA EGITURATZEN DA PROGRAMA?
• Taldeko online* saioak, ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatzeko
• Banakako laguntza bisitak merkataritzan bertan
• Adituen laguntza jarraitua
IZEN-EMATEAK 2022ko maiatzaren 5ra arte